|
·· Jarduerak
Bailaran eta inguruko tokietan jarduera asko egin daitezke, hala nola, senderismoa, zaldiz edo bizikletaz ibili, kobazuloak eta trikuharriak bisitatu, eta abar. Gainera, oso gertu dago Gipuzkoako zenbait hondartzetatik (Donostia, Zarautz, Orio, Hondarribia…).
Aspaldiko jaiak eta tradizioak oso ondo gorde dira Sakanan, eta horietako gehienak udan ospatzen dira.
Gastronomiari dagokionez, azpimarratzekoak dira Idiazabal Jatorrizko Deiturako Gazta eta Sakanako Txistorra, bertako artisauek eginak.
|