|
·· Ingurunea
Urbasa-Andia mendiaren oinean eta Aralar menditik oso gertu dago Ezti-Iturri etxea. Inguruetan pagadi eta harizti asko dago, bai eta bertako gaztainondo, hurritz eta basaran ugari ere.
Turismoaren ikuspuntutik honakoak dira eskualdeko tokirik erakargarrienak:
Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturala: azpimarratzekoak dira Urederra ibaiaren iturburua eta Pilatosen Balkoia izenaz ezagutzen den horma bertikal ikusgarria.
Aralar Mendia: Aralar mendiaren tontorrean San Migelen santutegia dago, mila urte baino gehiago dituena.
Mendukilo kobazuloa: hiru gelatan banatua dago eta Aralarko erraiak ikusteko parada ematen digu.
Plazaolako Natur Bidea: Iruñea Donostiarekin lotu zuen lehenbiziko trenbidearen kilometro batzuk egokitu ditu Plazaolaren Natur Bideak.
|