Haize Berriak Sakanako Musika Elkartea  

MUSIKA BANDA. zuzendaritza


Luis Orduña Ridruejo

Sei urtekin hasiko ditu bere musika-ikasketak Barañaingo “Luis Morodo” Kontserbatorioan Luis Mª Mauleón eta Juan José Torres irakasleekin. Iruñeko “Pablo Sarasate” Goi Mailako Musika-Kontserbatorioan jarraituko ditu bere ikasketak eta bertan Miguel Sansiñena eta Antonio T. Aracil-en eskutik Goi mailako Tuba irakaslearen titulua lortuko du Bikain eta Lehenengo akzesita kalifikazioarekin eta ondoren, oposaketaren bidez, Goi-mailako Bukaeraren Ohorezko Aipamena. Honez gain, aipamen eta ohorezko matrikulak lortuko ditu ere Ganbara-Musika eta Pedagogian.

2002-2003 ikasturtean Bartzelonara joango da Catalunyako Goi-Mailako Musika-Eskolan (E.S.M.U.C) Postgraduko Ikastaro bat egiteko Tuba eta Ganbara-Musika espezialitatean Pablo M. Fernández irakaslearekin, Catalunyako Orkestra Nazionala eta Bartzelona Hiriko Orkestrako (O.B.C.) tuba bakarlaria dena,

Urte hauetan zehar ikastaro eta master klaseetara joango da, nazioarteko irakasle hoberenekin lan egiteko aukera izanik, besteak beste, Oystein Baadsvik (kontzertista internazionala), Patrick Harrild (London Symphony Orchestrako Tuba bakarlaria eta Guildhall School of Music & Drama-eko irakaslea, Mel Culbertson (Lyongo Goi-mailako Kontserbatorio Nazionaleko irakaslea), Roger Bobo (Los Angeles Philarmonic Orchestra-ko tuba bakarlaria), Miguel Navarro (Espainako Orkestra Nazionaleko tuba bakarlaria), Miguel Moreno (Madrilgo Errege Kontserbatorioko katedraduna), Sergio Finca ( Spanish Brass Luur Metals-eko tubajolea), Pedro Castaño (Spanish Brass Luur Metals-eko tubajole ohia), Jon Sass (Jazz-eko free-lance), Christian Lindberg (kontzertista internazionala), Stephane Loyer (Espainako Irrati Telebistako Orkestrako tronbon baxua), Armin Rosin (Sttugarteko Musika eta Dantzaren Kontserbatorioko irakaslea), Ricardo Casero (Orquesta de la Ciudad de las Artes-eko bakarlaria) eta abar…

Bakarlari gisa jo egin du Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandarekin “Concierto para Tuba y Banda Sinfónica” ren Estreinaldi Absolutuan, Hilario Extramiana konpositorearena (Asociación de Compositores Vasco-Navarros delakoaren lehendakaria eta aipatutako bandaren zuzendari titularra)

Iruñeko “Pablo Sarasate” Orkestrarekin eta “La Pamplonesa” Bandarekin kolaboratu egin du eta Joven Orquesta de Euskadi-Euskal Herriko Gazte Orkestra (E.G.O.) eta Joven Orquesta Nacional de España (Jonde)ko kide titularra izan da. Musika-elkarte hauekin eta beste batzuekin ere ia-ia Europako herrialde guztietatiketatik birak egin ditu eta, baita Europatik at ere, Txina kasu.

Bob Sands-ek eta Jon Sassek emandako ikastaro eta mintegitan parte hartu du. Mr. Dixi Jazz Band eta “Pablo Sarasate” Goi-mailako Musika Kontserbatorioko Big Band-eko kidea izan da Javier Garayalderen zuzendaritapean. Baita kolaboratu egin du Dixiemulando taldearekin, Yerbabuena Produkzioak-ekin “Los locos años veinte” muntaketan eta Josetxo Goia-Aribe saxojolearekin.

Zenbait grabaketa sinfonikoak egin ditu, filmetako doinu bandak eta telebista eta irratirako grabaketak, telesailak eta antzerki-muntaketan parte hartuz ere.

Sari desberdinak lortu ditu, besteak beste eta nabarmenenak, EuskalHerriko VI. Banda Lehiaketan 1997.ean, eta Hirugarren Postua Solos Instrumentales (The Marske & Saltburt Hospitality Fol.. Instrumental Competition) lehiaketan Middlesbrough-en (Erresuma Batua) “Teeside International Eistedfod” barnean.

Gaur egun, Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandan karrera funtzionarioa ezezik, Atarrabia eta Burlatako “Hilarión Eslava” Udal Musika Eskolan irakasle-lana betetzen du, tuba eta bombardino klaseak ematen dituelarik.

2005. urtetik “Haize Berriak” Bandako zuzendari artistikoa da eta 2008. etik Mitoen Sinfonia-Sinfonía Mítica proiektuarekin “Maestro Escudero” Orkestrako zuzendaria ere. Honez gain, Burlata eta Atarrabiako “Hilarión Eslava” Udal Musika Estola zuzendu du eta, noizean behin, Nafarroako Valenciako Etxeko Banda, Etxarriko Abesbatza, Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatza eta abeslari eta tresnajole bakarlari desberdinak ere.

2007-2008 ikasturtean zehar J. Vicente Egearen zuzendaritzapean eta Nafarroako Banden Federakuntzak antolaturiko Banden zuzendaritzaren 1. Ikastaroan hartu du parte ikasle aktibo bezala. Enkarguzko bi musika-lanen estreinaldia zuzendu ditu: “Variaciones Agur Jaunak” (banda eta txistu bakarlariarentzako obra) Vicente Egea konpositorearena eta “Olazagutiako Xuxurlak” (banda eta abesbatzentzako obra), Carlos Etxeberriarena.

Fernando Argentarekin (R.N.E. Clásica eta “El Conciertazo T.V.E.n saioen aurkezlea) eta Josetxo Goya-Aribe, jazz saxojolearekin proiektu berrietan parte hartzea ditu geroko konpromisoak.

Igo
HAIZE BERRIAK
Iortia Kultur Gunea - Frontoiko Plaza z/g
31800 Altsasu (Nafarroa)

Aldor Internetek garatutako webgunea