MUSIKA BANDA. ibilbidea
Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean hasi zen bere ibilbidea HAIZE BERRIAK Sakanako musikari batzuek sentitzen zituzten musika-kezkei esker. Musika talde txiki honek eskualdeko musika eskoletan zegoen musikarien bizigarri berriarekin kontaktuan jartzea izan zuen lehen helburu,beraiei kultur eta musika arloetan irteera bat emateko. Proiektuak harrera ona izan zuen hasiera-hasieratik eta beste taldetan ibilitako jendearen eskutik “haize berriak” indarra hartzen joan ziren. Mario Fernandinoren zuzendaritzapean, Altsasu eta Etxarri Aranatzeko musika-eskoletako irakaslea garai hartan, Haize Berriak ibiltzen hasi zen.
Berehalaxe konturatu zen Mario proiektuak itxura ona zuela eta horregatik banden munduan esperientzia handiagoa zuen Juan José Torresi pasatu zion batuta. Juan José Torres, musikan eta banden munduan bizkarrak astinduak dituen mutil balentziarra, gure estatutuak banda bezala formalizatzera, musika-elkartea eratzera eta Udalarekin kolaboratzeko lehenengo hitzarmena sinatzera bideratu gintuena izan zen, 1997 urtean.
Handik aurrera kultura-erakunde desberdinekin kontaktuak gero eta ugariago izan ziren eta Haize Berriak ez zen konformatu partiturak jotze hutsarekin, baizik eta kultur ekintzetan gero eta gehiago parte hartzen zuen: jaialdietan parte hartuz eta ikuskizunak antolatuz momentu hartan bailarako musika eta folklore-mugimenduan ikurra ziren taldeekin, besteak beste, Aitzindari Euskal Dantza Taldea, Erkudengo Ama Abesbatza edo Etxarri Aranazeko Abesbatza.
Juan José Torresekin herri desberdinetara irten ginen Nafarroan, Valencian, Gipuzkoan, Araban, Tarragonan (Agoitz, Ilunberri, Lodosa, Rafelbunyol, Zarautz, Ametlla del Mar…)… eta gure Baionara beti asmo bakarrarekin: gure lana kanpora ateratzea eta beste taldeen lana gurera ekartzea, beti bi aldeentzako aberatsa diren kultur eta musika trukeen bidez.
2005.eko ikasturtea amaituta, Juanjok Luis Orduña Ridruejo-ri, Sakanako musika-aukerei etekina ateratzeko irrikan dagoen musikari gazte nafarra, pasatu zion lekukoa. Luisek norabide berria eman zion bandari, lan egiteko eta proiektu berrietan sartzeko eta aurrera eramateko gogo berriak berpiztuz: Gipuzkoa, Valladolid, Cadiz eta abarrekin trukeak, musika-lehiaketak, konposizio-sustapena, musika-hobetze ikastaroak, dantzagarriak herriko plazara itzultzea, kontzertu narratu eta ilustratuak, bailarako gaitariekin, abesbatzekin kontzertuak eta abar, eta abar…
Gaur ezin dugu orri hau itxi, ezin dugu honekin bukatu, gure ibilbidea musika beraren modu berean baitoa, in cresccendo eta forte súbito mantenutto-ra iristeko gogoekin.
HAIZE BERRIAK beste erakundeekin lan egiteko edo kolaboratzeko irekia eta prest dagoen elkartea da, kultura zabaltzeko era desberdin eta aberasgarriagoz, ahalik eta jende gehienengana irits dadin bere gogoa erakusten duena.
Izan ditugun harremanen artean nabariak dira Sakanako abesbatzekin egindako kontzertuak (Etxarri Aranatzeko Abesbatza, Erkudengo Ama, Aizpea), eskualdeko musika-eskolekin urteko kolaborazioak, txistulari, gitarra-jole,narratzaile eta beste motako kolaboratzaileekin egindako ekitaldiak. Hauxe da, gainera, gure etorkizun gertua markatuko duen norabidea.
Hasieratik, HAIZE BERRIAK Bandak estatuko nahiz nazioarteko musika-bandekin trukeetan parte hartzen du, musika bizitzeko beste erak esperimentatzen eta beste errealitateetara hurbiltzea ahalbidetuz.
Banda honek dantzatzeko musika edo dantzagarriak plazara ateratzeko ahalegin handia egin du, adibidez, Altsasun, Etxarrin, Urdiain, Arbizun… ospatu eta ospatuko diren usadio zaharreko dantzagarriak eskainiz. Zabaltze-ahalegin honen emaitza dira ere Altsasuko ihauterietan emandako saioak, herritar artean gero eta arrakastatsuagoak direnak.
Agian musika sustatzeko erakutsitako gogoarengatik eta baita eguneroko bizitzan parte hartzeagatik ere, Altsasuko Alde Zaharreko Auzokideen Elkarteak esker onez, urtean nabarmenak izan diren Altsasuko pertsonaiei edota elkarteei ematen zaien “MAKILA” eskaini zion HAIZE BERRIAK Bandari.
Bandakideen prestakuntza izan da gakoa azken urte hauetan. HAIZE BERRIAK bere musikarien prestakuntza hutsetik haratago doa eta urtero bultzatzen ditu prestakuntza ikastaroak elkartekideen teknika hobetzeko bideratuak, goi mailako musika-irakasleak eskainiz.
HAIZE BERRIAK Bandak “BAI EUSKARARI, BIDEAN” ziurtagiria lortuta dauka, bertan gure elkartearen euskararen normalizazioaren alde egindako lana edo emandako pausoak ziurtatzen duena.
HAIZE BERRIAK NAFARROAKO BANDEN FEDERAZIOkoa da eta bertan parte hartzen du 2002. urtean sortu zenetik.
HAIZE BERRIAK Musika Elkarteak bere hasieratik lotura instituzionalak izaten ditu ondorengo entitatekin:
Altsasuko Udala
Urtero sinatu eta berritzen den kolaborazio-hitzarmena da udal honekin ditugun harremanen oinarria, eta horren ondorioz bandak diru-kopuru bat jasotzen du, bere aldetik urte bakoitzean jarduera desberdinak herriari eskainiz.
Nafarroako Gobernua
Urtero Nafarroako Gobernuak, lehendakaritza sailaren bidez, gure bandarekin duen konpromezua berritzen du, Foru Komunitateko herriren batean kontzertua emateko aukera emanez.
Sakanako Udalak
HAIZE BERRIAK Etxarri Aranatz, Irurtzun, Olatzagutia, Ziordia, Urdiain eta abarreko udalek antolatzen dituzten kontzertuetan parte hartzen du, baita herri horietako Musika Eskolekin antolatzen ditugun beste ekitaldietan ere.
Sakanako Mankomunitateak gogoan izaten du beti HAIZE BERRIAK Banda eskualdeko eguna ospatzen denean.
Nafarroako Kutxa Fundazioa
HAIZE BERRIAK Nafarroako Kutxaren “ Zeuk aukeratu, zeuk erabaki” proiektu barruan dago eta bezeroek gure proiektuari laguntza ematen diote. Hasiera-hasieratik harrera ona eman diote bandari, gaur egun musika elkarteen artean laguntza gehien jasotzen dutenetarikoa izanik, 300 bezeroren inguru.
HAIZE BERRIAK Bandak musika sorkuntzan eman zituen lehen urratsak bere kidea zen Esther Irisarri Garasaren omenez eskainitako musika-lanarekin: J.Vicent Egea konpositorearen “VARIACIONES AGUR JAUNAK, Esther Irisarri in memoriam”. Lan honetan Egeak, lehenengo momentutik interes handia erkutsiz, gure sentimenduak musika bihurtzea lortu zuen.
Altsasuko peñen musikaren konponketak egin dira, baita Olatzagutiako Udalak Carlos Etxeberriari enkargatutako obra bat estreinatu da Jose Luis Ollo Jauna omentzeko, estreinuan Etxarriko Abesbatzak parte hartu zuelarik.
2009. urtea ere garrantzitsua izango da musika konposaketari dagokionez. Montserrat Torras konposatzailea buru belarri hari da dagoeneko obra bat konposatzen "Emakumean Musikan" deritzon kontzertuan estrinatu ahal izateko. Besterik, Nazioarteko Musika Bandarako Konposizio lehiaketa abian izango da 2009. urterako.