NOR GARA
Altsasuko Merkatarien Elkarteak herriko dendarik aktiboenak eta berritzaileenak biltzen ditu. Gaur egun, arlo desberdinetako 39 denda daude elkartearen barruan, besteak beste: janari-dendak, lurrin-dendak, optikak, erloju-dendak, arropa-dendak, kirol-dendak, lentzeriak, zapata-dendak, osagarri-dendak, altzari-dendak, etxeko ehunki-dendak, informatika-dendak, elektrizitate-dendak, etxetresna elektrikoetako dendak, burdindegiak, pintura-dendak, loradendak, liburu-dendak eta bazarrak.
Elkarteak helburutzat du herriko dendetara ahalik eta jende gehien joatea. Hori lortzeko, prestakuntza-jarduerak eta sustapen-kanpainak antolatzen ditu. Izan ere, jarduera eta kanpaina horien bitartez herritarrei ikusarazi nahi zaie dendak oso garrantzitsuak direla herrientzat, produktuez hornitu ez ezik, herrietako gizarte-bizitzaren dinamizatzaile ere badirelako. Izan ere, "dendak dauden tokian, bizia dago".
Urte hauetan zehar, elkartekideei zuzendutako hainbat jarduera eta kanpaina antolatu ditu elkarteak, honako helburu hauekin: elkartutako dendak sustatzea, bezeroen fideltasuna saritzea eta elkartearen eta elkartutako denden irudia zabaltzea, hobetzea eta eguneratzea.
|