NOR GARA >> Jarduerak
Urte hauetan zehar, elkartekideei zuzendutako hainbat jarduera eta kanpaina antolatu ditu elkarteak, honako helburu hauekin: elkartutako dendak sustatzea, bezeroen fideltasuna saritzea eta elkartearen eta elkartutako denden irudia zabaltzea, hobetzea eta eguneratzea.
Hona jarduera horietako batzuk:
- 2008KO UDABERRIKO KANPAINA- ZOZKETA: Altsasuko Dendarien Elkarteak, "Udaberriko kanpaina. 2008" egitasmoaren barruan, opari batzuk zozketatu zituen ekainaren 10ean, 12:00etan, Altsasuko Gure Etxean
Opariak: 100 euroko 4 deskontu-bale eta bi pertsonendako 4 afari Biltoki tabernan (Altsasu).
Saridunak:
| SARIA |
SARITUA |
| 100€ EUROKO DESKONTU TXARTELA. |
Idoia Gaujot |
| 100€ EUROKO DESKONTU TXARTELA. |
Berta Mena |
| 100€ EUROKO DESKONTU TXARTELA. |
Belen Galarza |
| 100€ EUROKO DESKONTU TXARTELA. |
Marce Mendía |
| BI PERTSONENDAKO AFARIA |
Paloma García |
| BI PERTSONENDAKO AFARIA |
Santi Salguero |
| BI PERTSONENDAKO AFARIA |
Maddi Mariñelarena |
| BI PERTSONENDAKO AFARIA |
Anne Claver |
Argazkian, saria jaso dutenetako batzuk Patxi Artigas elkarteko lehendakariarekin.
- BATZORDEAK edo LAN BATZORDEAK:
Joan zen urtean hainbat batzorde edo lan batzorde eratu ziren elkarteari loturiko hainbat gai lantzeko. Batzorde horiek zenbait elkartekidek osatu zuten beren borondatez eta bilerak eta asanbladak arinagoak eta eraginkorragoak izateko bertan aztertu behar diren gaiak aldez aurretik prestatzea dute helburu.
- 1. KANPO HARREMANETARAKO BATZORDEA:
Altsasuko Udalarekin harreman iraunkorra izatea da batzorde honen helburu nagusia eta horretarako aldizka biltzen da udal ordezkariekin. Horretaz gain, beste merkatari-elkarteetako ordezkariekin biltzen da eta Altsasurentzat onuragarriak diren entitate eta elkarteekin lankidetzan aritzen da.
Beste alde batetik, merkataritzako jardueran zuzenean zein zeharka eragin dezaketen proiektuen jarraipena egiten du, POT edota 21 Agenda proiektuak esate baterako.
- 2. PRESTAKUNTZA ETA INFORMAZIO BATZORDEA:
Batzorde honek bi ditu helburu nagusiak: elkartekideen arteko komunikazioa ahalbidetzea eta kideentzat interesgarriak diren prestakuntza-ikastaroak eta informazioa zehaztea.
- 3. MERKATARITZAKO EKINTZAK ETA SUSTAPEN BATZORDEA: Batzorde honetako kideek elkarteak egindako sustapen kanpainek izandako arrakasta eta emaitzak balioztatzen dituzte eta jarduera berriak egiteko ideiak proposatu.
- ALTSASUKO INAUTERIAri buruzko 2006 Erakusleihoen Lehiaketa: otsailak 27-an, epaimahaiak ezagutzera eman zuen Altsasuko Merkatarien Elkarteak antolatutako Erakusleihoen Lehiaketaren gaineko erabakia. Inauteria berreskuratu zenetik 25 urte igaro direla ospatzeko eta herriko tradizio hau sustatzeko egin diren ekitaldietan parte hartu nahi izan du Merkatarien Elkarteak lehiaketaren bitartez.
Elkarteko 12 dendek hartu dute parte lehiaketan. Epaimahaikideek, Inauteriaren aldeko Elkarteko hainbat kidek, LOREA lore dendari eman diote saria, haien ustez denda hori izan baita inauteriaren giroa ondoen islatu duen denda, tradizio honetako elementu tipikoak erakusleihoan integratuz. Cristina eta Marta Diego apaindu dute erakusleihoa, eta bi pertsonentzako afari bat jasoko dute egindako ahalegina saritzeko.
Merkatarien Elkarteak zorionak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei, egindako ahaleginarengatik eta oraingoan ere erakutsi duten gustu onarengatik.
Parte hartzaileek egindako erakusleihoen maila oso altua izan da. Horrek erakusten du Altsasuko merkataritza oso alor aktiboa dela, eta gauzak gero eta hobeto egiteko eta herriko kaleak bizirik mantentzeko ahalegin handiak egiten dituela.
Merkatarien Elkarteak erakusleihoak ikustera joan zaitezten animatu nahi zaituzte. Bertan herriko aberastasun kulturalaren eta folklorikoaren erakusgarri diren juantranposoak, maskaritak, sorginak eta, jakina, festa honetako protagonista nagusiak diren momotxorroak aurkituko dituzue.
- Logotipoa berritzeko lehiaketa: 2004. urtean, elkartea sortu zenetik hamargarren urtea betetzen zela, lehiaketa bat antolatu zen elkartearen irudia berritu eta gaurkotzeko. 35 lagunek hartu zuten parte lehiaketan eta oso maila altuko lanak aurkeztu zituzten. Epaimahaiak Juan Maidaganen lana hautatu zuen eta elkartearen logotipo bilakatu zen. Logotipoa ADE (Altsasuko Merkatarien Elkartea) eta ACA (Asociación de Comerciantes de Alsasua) siglen irudikapen geometrikoa da (siglen trazuek apalategi batzuk irudikatzen dituzte).
- Atxikitako dendetako bereizgarriak: Logotipo berria aukeratu zenean, elkarteak lehengo bereizgarriak kendu eta, haien ordez, logotipo berria zuten metakrilatozko errotuluak jarri zituen.
- Parkinga: 2004. urtean, udalak Iortia kulturaguneko aurreko aldean dagoen plazan obra batzuk egiten ari zela aprobetxatuz eta Altsasuko erdigunean aparkatzeko dauden arazoei irtenbidea eman nahian, elkarteak bertan lurpeko parking bat egitea ea bideragarria izango zen aztertzeko eskatu zuen. Bideragarritasun-azterketak argi utzi zuen proiektua bideraezina zela eta udalaren ardura izan beharko zela parkinga egitea eta hura kudeatzea. Nolanahi ere, arazoari beste irtenbide batzuk bilatzea erabaki zuen udalak.
- Ikastaroak: Elkartearen ibilbide luze honetan, ikastaro asko egin dira elkartutako dendei zuzenduta. Hona horietako batzuk:
- Erakusleiho-apainketa ikastaroa.
- Informatika ikastaroa.
- Denda txikien kudeaketa ikastaroa.
- Merchandisinga eta Marketinga saltokian ikastaroa.
-
"Artea erakusleihoetan". Erakusleiho lehiaketa eta bertako artisten lanen erakusketa. Joan zen apirilean, Altsasuko berrogei artista baino gehiagoren lanak ikusi ahal izan genituen gure dendetako erakusleihoetan. Erakusketaz gain, erakusleiho onena hautatzeko aukera eman zitzaion jendeari, www.sakanerria.com web orrian sartuz. Bengoetxea Pinturak dendako erakusleihoak jaso zituen boto gehien -bertan Pili Larrearen lanak erakusgai zeuden-. Beraz, zorionak bioi!
- Udaberriko Zozketa 2007: Ekainaren 12an, 12:30ean, Altsasuko Gure Etxean, Altsasuko Merkatarien Elkartearen 2007ko udaberriko kanpainari zegokion zoketako sari-banaketa egin zen. Zozketa ekainaren 1ean egin zen.
Elkartera bildutako merkatariek bi astez banatu zituzten bere bezeroen artean txartel zenbakituak. Sariak honako hauek ziren: 100 €-ko 5 deskontu bale eta bi lagunendako 4 bono Donostiako La Perla talasoterapiarako. Saria jaso duten pertsonak jarraian ageri dira:
| SARIA |
SARIDUNA |
| 100€-ko deskontu balea |
Modesta Mendiluce |
| 100€-ko deskontu balea |
Dolores Ganuza |
| 100€-ko deskontu balea |
José Mª Berastegi |
| La Perlarako bono bikaina |
Paula Alamillo |
Gainontzeko bi sariak (100 €-ko 2 deskontu bale eta La Perlarako 2 bono bikoitz) ez ditu inork erreklamatu epea luzatuagatik. Horrela, elkarteak gorde egingo ditu hurrengo promozio kanpainarako.
Argazkian saria jaso dutenetatik hiru pertsona ageri dira Juan José Aldasoro elkartearen lehendakariarekin eta Mirian Bergara diruzainarekin.
-
Gabonak: Haurrentzako V. Marrazki Lehiaketak eman dio hasiera Altsasuko Dendarien elkarteak antolaturiko Gabonetako kanpainari. Bertan, Altsasuko zenbait ikastetxek (Zelandi ikastetxe publikoa, Jesusen Bihotza ikastetxea eta Iñigo Aritza ikastola) eta pintura eskolek (Itziar Nazabal eta Koldo Arnatz) hartu dute parte.
Lan ugari jaso ditu elkarteak, teknika desberdinekin eginak. Lanak elkartutako dendetako erakusleihoetan jarri dira ikusgai Gabonetan.
Hauexek dira hiru mailetan saria jaso duten haurrak:
1. maila 10 eta 12 urte bitarteko haurrak (LHko 5. eta 6. mailak)
1. Lide Agirre López (Iñigo Aritza ikastola): 40 euroko deskontu txartela.
2. Markel Galbete Arnantz (Iñigo Aritza ikastola-Koldo Arnantzen ikaslea): 30 euroko deskontu txartela.
3. Olaia Pérez Merchan (zalduondoarra eta Araian ikasle-Itziar Nazabalen ikaslea): 15 euroko deskontu txartela.
2. maila 6 eta 9 urte bitarteko haurrak (LHko 1. eta 4. mailak)
1. Olatz Azazeta Pelaez (Iñigo Aritza-Itziar Nazabalen ikaslea): 40 euroko deskontu txartela.
2. Asier Bujanda Muñoz (Iñigo Aritza-Itziar Nazabalen ikaslea): 30 euroko deskontu txartela.
3. Sofia Balbosa (Jesusen Bihotza ikastetxea): 15 euroko deskontu txartela.
3. maila 2 eta 5 urte bitarteko haurrak (Haur Hezkuntza)
1. Monica Guisado (Zelandi ikastetxea-Itziar Nazabalen ikaslea): eskolako materialeko lotea Zelandi- Itziar Nazabalen ikaslea): Eskolako materialeko lotea.
2. Leire Nuncio (Zelandi ikastetxea- Itziar Nazabalen ikaslea): eskolako materialeko lotea. Zelandi- Itziar Nazabalen ikaslea): Eskolako materialeko lotea.
3. Xabier Alegria (lakuntzarra-Koldo Arnantzen ikaslea).
Kanpaina abenduaren 21ean eginiko zozketarekin osatu zen. Hona saridunak:
3.000 euroko saria: Angel Mª López Larraza altsasuarra.
Bi sarrera, La Perla talasoterapia zentroan erabiltzeko. Ira eta Pello.
Bi sarrera, La Perla talasoterapia zentroan erabiltzeko. Teresa Delgado.
Bi sarrera, La Perla talasoterapia zentroan erabiltzeko. Sara Zufiaurre
Angel Mª Lopezek, 3.000 euroko sariaren irabazleak, abenduaren 28an egin zituen erosketak Altsasuko hainbat dendetan elkarteak horretarako propio jarritako furgoneta batean. Furgonetak elkartearen logoa zuen eta megafonitik ematen zuen aditzera saridunaren ibilbidearen berri. Lopezek gauza hauek erosi zituen: ordenagailu bat, minikate bat, bi telefono mugikor, bi praka pare, hiru eguzkitako betaurreko, garbigailu bat, jaio berriendako mahai tresnak, atorra bat, beroki bat, bi poltsa, lisagailu bat, kamiseta bat eta haragia.
|