NOR GARA
Historia
Batzordea
Egin zaitez bazkide
Jarduerak
Zerbitzuak
Berriak
BAZKIDEAK
HARREMANETARAKO
LOTURAK


NOR GARA >> Historia

Elkarteak hiru fase izan ditu:

  • 1983. urtean sortu zen elkartea Zurekin izenarekin. Garai hartan elkarteak helburu bikoitza zuen: batetik, bazkideen arteko bilerak egitea eta, bestetik, kultur eta aisialdi jarduerak antolatzea Altsasun.

  • Zurekin elkartea lan-elkartea baino gehiago aisialdiko elkartea zela oharturik, 1994. urtean Asociación de Comerciantes de Alsasua - Altsasuko Dendarien Elkartea osatu zen, honako helburu hauekin:

    • Merkatariak ordezkatzea administrazio publikoaren aurrean.

    • Merkatarien asmoak eta interesak bere gain hartzea eskualdeko erakunde publiko zein pribatuen aurrean.

    • Merkatarien irudiaren alde egitea komunikabideetan.

    • Merkatarien arteko harremanetarako eta lankidetzarako baliabide egokiak ezartzea, beraien interesen kohesioa eta arbitrajea ziurtatzeko.

    • Bazkideen arteko komunikazioa sustatzea.

    • Bazkideen informazio, prestakuntza, ikerketa eta hobekuntza beharrei erantzun bat ematea -zuzenean nahiz kontaktuak lortuz-.

    • Altsasu eskualdeko merkataritza-gune bihurtzea, bai eta bazkideen onerako eta haien dendak dauden herrien onerako izan daitezkeen jarduerak antolatzea ere.

    • Bazkideen arteko elkartasuna bultzatzea, laguntza-zerbitzu komunak sustatuz eta sortuz.

    • Lanbidearen izen onaren alde egitea, bidegabeko lehia galaraziz.

  • 2002. urtean, denboraldi batez geldirik egon ondoren, elkarteak CEDERNA-GARALUR entitateari laguntza teknikoa eskatzea erabaki zuen elkartea sustatu, dinamizatu eta kudeatu zezan. Finean, helburua zen merkatarien arteko lankidetza sustatzea, Altsasu eskualdeko merkataritza-gune bihurtzeko eta herriko komertzioa zerbitzu onaren eta kalitatearen erreferente izan dadin.

Gaur egun, 39 denda daude elkartearen barruan..

Utzubar industrialdea, 8 lursaila, 31839 Arbizu (Nafarroa)
Tfnoa. 948 567 010 | Faxa. 948 461 505 | E-posta sakana.admon@cederna.es
Diseño de páginas web