ALTSASUKO INAUTERIAri buruzko Erakusleihoen Lehiaketa.Epaimahiaren erabakia.Gaur, otsailak 27, epaimahaiak ezagutzera eman du Altsasuko Merkatarien Elkarteak antolatutako Erakusleihoen Lehiaketaren gaineko erabakia. Inauteria berreskuratu zenetik 25 urte igaro direla ospatzeko eta herriko tradizio hau sustatzeko egin diren ekitaldietan parte hartu nahi izan du Merkatarien Elkarteak lehiaketaren bitartez. Elkarteko 12 dendek hartu dute parte lehiaketan. Epaimahaikideek, Inauteriaren aldeko Elkarteko hainbat kidek, LOREA lore dendari eman diote saria, haien ustez denda hori izan baita inauteriaren giroa ondoen islatu duen denda, tradizio honetako elementu tipikoak erakusleihoan integratuz. Cristina eta Marta Diego apaindu dute erakusleihoa, eta bi pertsonentzako afari bat jasoko dute egindako ahalegina saritzeko. Merkatarien Elkarteak zorionak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei, egindako ahaleginarengatik eta oraingoan ere erakutsi duten gustu onarengatik. Parte hartzaileek egindako erakusleihoen maila oso altua izan da. Horrek erakusten du Altsasuko merkataritza oso alor aktiboa dela, eta gauzak gero eta hobeto egiteko eta herriko kaleak bizirik mantentzeko ahalegin handiak egiten dituela. Merkatarien Elkarteak erakusleihoak ikustera joan zaitezten animatu nahi zaituzte. Bertan herriko aberastasun kulturalaren eta folklorikoaren erakusgarri diren juantranposoak, maskaritak, sorginak eta, jakina, festa honetako protagonista nagusiak diren momotxorroak aurkituko dituzue.
Ikus itzazu erakusleihoen argazkiak |