 |
|
|
NOR GARA >> Zerbitzuak
Merkatarien Elkarteko eta honen bazkide diren komertzioen Promoziorako Kanpaina eta Jarduerak planifikatu, antolatu eta kudeatzea.
Merkataritza sektoreak dauzkan beharrei egokitutako Formazio Ikastaroak antolatzea.
Bazkideen erregistroa.
Aurrekontuen kudeaketa, kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitatekoa.
Informazio Zerbitzua: Jarduera Txostenak egitea eta aldian behin bazkide diren komertzioetara Informazio Aldizkariak bidaltzea, non Elkartearen jarduna eta kudeaketari dagozkion hainbat aspekturi buruzko informazioa eta komertzioaren sektoreari buruz sortzen diren interesezko berriak eskaintzen diren.
Ordezkaritza: Elkarteak bere bazkideen interesak defendatzen ditu, Altsasuko Udalaren eta Foru Erkidegoko instituzioen aurrean.
Laguntza eta diru-laguntzak bideratzea:
- Elkartearentzako laguntzak:
Nafarroako Gobernuak urtero egiten duen Asoziazionismoa eta Merkataritzaren Promoziorako Programaren deialdiko laguntzak bideratzea. Halaber, Elkarteak Altsasuko Udalarekin sinaturiko Lankidetza Hitzarmen baten bidez jarduera puntualak diruz laguntzen dira.
- Bazkideentzako laguntzak:
Elkartea zure eskura dago informazioa emateko eta laguntzak bideratzeko. Gaur egun dauden laguntzak honako hauek dira:
- Nafarroako Merkataritza Informatizatzeko Plana (PICNA): bazkide izateagatik komertzio batek % 5eko laguntza handiagoa jasotzen du, itzuli beharrik gabekoa, bere negozioa informatizatzeagatik.
- Merkatal-banaketa sektorean inbertitzeko laguntzak.
- Informazioa eta orientazioa: lanari buruzko gaiak, legeari buruzkoak, fiskalak, kontabilitatekoak…
- Bazkide diren komertzioek egiten dituzten eskaerak kudeatzea.
- Altsasuko Merkatarien Elkartea Nafarroako Komertzioen Federazioko kidea da. Honen ondorioz bazkide diren komertzioek erabili ditzaketen zerbitzuetako batzuk hauek dira:
- Komertzio Txartela: DOANEKO ordain-txartela da. Abantaila handiak ditu.
- Arriskuen Prebentziorako Zerbitzu Mankomunatua. Informazio gehiago: e.pozo@comercionavarra.com
- Nafarroako Komertzio Txikietako Kalitate Planaren kudeaketa. AENOR Ziurtagiria.
|
Utzubar industrialdea, 8 lursaila, 31839 Arbizu (Nafarroa)
Tfnoa. 948 567 010 | Faxa. 948 461 505 | E-posta sakana.admon@cederna.es
Diseño de páginas web
|
|