Argitalpenak » Euskarak Altsasun egindako ibilbidea
Euskarak Altsasun egindako ibilbidea Kima euskara taldeak prestatu eta Sakanako Mankomunitateak argitaratu du. Altsasuko historia osatuago bat beharko litzateke gure hizkuntza herrian egin duen ibilbidea aztertzeko. Argitaratu berri den lan horrek horretara hurbiltzeko modu eroso bat eskaini nahi du. Horretarako hainbat historia printza jaso dira, efemeride moduan. Guztietan Altsasu eta bere komunitatea dira protagonistak.