Berriak

* Mugarik Gabeko Telebista, 559.759 sinadura.
* Euskaraz bizi nahi dut kamisetak salgai
* Iparraldeko ikastolak egoera larrian
* Batixabi. 29. jokaldia. Sarituak.
* Euskarazko piropoen V. lehiaketa. Sarituak.
* Botanika ibilbideak. Bigarrena
* 29. batixabi. aurkezpena
* Euskaltegietako ikasleendako ipuin lehiaketako sarituak
* Euskarazko piropoen V. lehiaketaren deialdia
* Testu bazka. Maiatzeko saioa.
* Sakanako euskaltzaleak maiatzaren 15eko manifestazioaren alde
* Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea
* Euskarari zor zaiona Altsasu! 2010
* Euskarazko liburuen truke azoka, balorazioa
* Testu bazka. Apirileko saioa.
* Euskarazko liburuen truke azoka, aurkezpena
* Botanika ibilbideak. Berriro bueltan
* Altsasu Xaloa telebistan
* Batixabi. 28. jokaldia. Sarituak.
* Testu bazka. Martxoko saioa
* Batixabi. 28. jokaldia martxan
* Batixabi. 27. jokaldia. Sarituak.
* Gure pankarta desagertu egin da
* Mugarik Gabeko Telebista kanpaina. Azken egunak
* Testu bazka. Otsaileko saioa.
* Komiki lehiaketa. Sarituen zerrenda zuzenduta.
* Komiki mutua lehiaketa. Sarituak
* Inauterietan ere euskaraz
* Batixabi. 27. jokaldia.
* Komiki mutua lehiaketa. Erakusketa eta sari banaketa.
* Santa Agedan, EUSKARA PLAZARA!
* Mugarik Gabeko Telebista kanpaina Altsasun
* EUSKARA ELKARTEEN HAUSNARKETA
* Komiki mutua lehiaketa. Deialdia
* Parte hartzea goraka
* Testu bazka. Ilbeltzeko saioa
* Batixabi. 26. jokaldia. Sarituak.
* Euskarak Altsasun egindako ibilbidea
* Bertsoberriz Altsasun 2009. Bertso saioaren balorazioa
* Bertsoberriz Altsasun 2009. Bertso saioa.
* Liburu aurkezpena
* Bertsoberriz Altsasun 09. Bertso tailerraren aurkezpena.
* Bertsoberriz Altsasun 09. Bertsound systema, balorazioa
* Batixabi. 25. jokaldia. Sarituak
*Bertsound systema, aurkezpena. Bertsoberriz Altsasun 09.
* Bertsoberriz Altsasun 09. Bertso saioaren martxaz
* Testu bazka. Lastaileko saioa
* Batixabi. 25 jokaldia.
* Bertsoberriz 09. Aurkezpena.
* Batzar irekia
* Kantu afari ederra izan zen
* Kantu afaria Altsasuko festetan
* Ipuin lehiaketa Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatuta
* Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren akabera
* Kimaren kamixetak
* Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina aurrera doa
* Euskarazko piropoen IV. lehiaketa. Sarituak.
* 24. batixabi. Sarituak.
* Euskarari, zor zaiona
* Balia zaitez Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaz
* Euskaraz seguruago
* Alberto Barandiarenen liburu aurkezpena
* 3. botanika ibilbidea. Aurkezpena
* II. Botanika ibilbidea. Balorazioa.
* Euskarazko piropoen IV. lehiaketaren deialdia
* Alberto Barandiaran. Postkronika liburuaren aurkezpena
* Sakandarren eguna 2009
* Ipuin lehiaketa 09. Saridunak
* Botanika Ibilbidea II
* Testu bazka. Maiatzeko saioa
* Batixabi 24. jokaldia martxan!!!!!
* Ipuin Lehiaketa 09. Sari banaketa eta Ipuin Kontalaria
* Botanika Ibilbideak I. Aurkezpena
* Errenta aitorpena euskaraz!!!!!
* Hemen da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina
* Ipuin lehiaketa 2009. Deialdia.
* Testu bazka. Apirileko saioa
* Toponimia Ibilbidea VIII. Balorazioa
* 23. batixabi, sarituak.
* VIII. toponimia ibilbidea
* Testu bazka. Martxoko saioa
* 23. batixabi, aurkezpena.
* Batixabi. 22. jokaldia. Sarituak.
* Film laburren VI Zirkuitua
* .EUS Domeinua
* Egunkaria 6 urte itxita
* Komiki mutua lehiaketa. Sarituak.
* Gure web orrian gero eta bisitari gehiago
* Komiki mutua lehiaketa. Erakusketa eta sari banaketa.
* Batixabi. 22. jokaldia martxan
* ETB ikusteko TDTren bidez
* Testu bazka. Otsaileko saioa.
* Komiki mutua lehiaketa. Deialdia.
* Testu bazka. Ilbeltzeko saioa
* 22 ziurtagiri Altsasun
* Ipuinen audioak web orrian
* Batixabi. 21. jokaldiko sarituak
* Testu bazka. Abenduko saioa.
* Bertsoberriz Altsasun. Balorazioa.
* Bertsoberriz Altsasun. Hitzaldia.
* Batixabi. 21. jokaldia
* Bertsoberriz Altsasun. Bertso saioa
* Bertsoberriz Altsasun. Aurkezpena.
* Testu bazka. 2. saioa
* 20. Batixabi, sarituak
* Bertsoafari ederra izan genuen ferietan!!!!
* Kimak 5 urte!
* Bertsoafaria ferietako ostiralean !!!!!!
* Batixabi 20. jokaldia martxan
* 20. batixabiren aurkezpena, Txoborro magoaren emanaldian.
* Erakusketa
* Testu Bazka
* Ferietan Bertso Afaria !!!!!!!
* Euskalgintzak botako du Txupinazoa
* Jarri pilak!!!!!!
* 5 urte Egunkaria gabe
* IRAKURRI, GOZATU, OPARITU... ORAINDIK
* Euskarazko piropoen III. lehiaketa. Sarituak.
* Joxe Iriarte bertsopaper lehiaketa. Sarituak.
* Piropo III. lehiaketa. Sarituak erabakitzeko bidea.
* Batixabi 19. Erantzunak
* Piropo lehiaketa 2008
* Sakandarren Eguna 2008
* Argentinako euskara irakasle baten bizipenak
* Batixabi 19. jokoan
* Ipuin lehiaketa - Irabazleak
* 18. Batixabi, emaitzak
* Ipuin lehiaketa - Sari banaketa
* Irakurri, Gozatu, Oparitu
* Ipuin lehiaketa
* Esaera zaharren lehiaketa
* Film laburren zirkuitoa
* Lagun arteko hizkerarekin jolasean topaketa
* Batixabi 17. Erantzuna
* Euskarari Play Lehiaketa Bertan Behera
* Euskarari Play lehiaketa martxan
* Batixabi 17. prest!
* Batixabi 16. erantzunak.
* Toponimia Ibilbideak VII. Dermau II
* Egunkaria Aurrera!
* Joxe Iriarte Bertsopaper Lehiaketa
* Batixabi 16. jokaldia
* Lagunarteko hizkerarekin jolasean
* Batixabi 15. jokaldia - erantzunak
* Toponimia Ibilbideak VI - Laburpena
* Toponimia ibilbideak VI
* Batixabi 15. jokaldia
* Batixabiko 14. jojaldiaren erantzunak
* Batixabi 14. jokaldia
* Mintzakide
*Minutu bateko film laburren lehiaketa
*Jose Iriarte bertso paper lehiaketa
* Euskarazko minutu bateko film lehiaketa
* Ipuin lehiaketako sariak
* Batixabi 13. jokaldiaren sariak
* Piropo lehiaketa, saria eta publikoaren saria
* Toponimia Ibilbideak V
* Piropo lehiaketa deialdia
* Ipuin lehiaketa deialdia
* Pankarta berria!!
* Batixabi XIII jokoan
* Irakurri, Gozatu, Oparitu
* Toponimia ibilbideak IV - Laburpena
* Batixabi XII. Erantzunak
* Toponimia ibilaldiak IV
* Euskarari Play! saioa eta irabazleak
* Euskarari Play!
* Batixabieren 12. jokaldia
* Batixabi XI. erantzunak
* Batixabiren 11. jokaldia
* Batixabiko 10. jokaldiaren irabazleak
* Toponimia ibilaldi arrakastatsua
* Toponimia ibilaldiak III
* Batixabiko 10. jokaldia
* Joxe Iriarte Bertsopaper Lehiaketa 2006. Sariak.
* Jose Iriarte Zufiaurre “Ttotto” bertsolaria eta bere garaiko Altsasu
* Gure Irratiaren elkartasun deia
* Batixabi kinielako 9. jokaldiak baditu irabazleak
* sakandarren Udazkena 06
* Batixabi IX Jokaldia
* Joxe Iriarte Bertsopaper Lehiaketa 06
* Toponimia ibilaldiak II
* Batixabi kinielako 8. jokaldiak baditu irabazleak
*Toponimia ibilbideak
* Batixabi berriro martxan
* Etorkinak eta Euskara
* Eman izena bertso eskolan
* Bertso Afaria Altsasuko festetan!!!
* Lehiaketa: Euskarari kantatzen dioten kantuak
* Pankarta Desagertua
* Nafarroako Euskalkiak
* Batixabiko 7. jokaldiko erantzunak
* Ipuin lehiaketa 06
* Argazki digitala ikastaroaren kronika
* 7. Batixabia
* Bertso-Pilota arrakastatsua
* Piropo lehiaketaren onenak
* Bertso-pilota jaialdia
* Sakandarren Eguna 2006. Egitaraua
* Ikastaroak: Txalaparta, Argazki digitala, Masajea
* Deialdia Ipuin lehiaketa 06
* Piropo lehiaketa
* Mainamikirri sorginaren ipuina sarean
* Web orriaren aurkezpena
* Batixabiko 6. jokaldiko erantzunak
* 6. Batixabia
* Inauteriak 2006
* Santa Agedak
* Literaturak Dakarrena 05 Mendiguren
* Literaturak dakarrena 05 Barandiaran
* Literaturak dakarrena 05 Bidador
* Hitzaldia: DEMOak
* Bertsoafaria Peña-Mañukorta
* Euskara ahora
* Ipuin Lehiaketa 05
* Diapositiba emanaldia: Joxema Urrestarazu
* Hitzaldia: Kike Amonarriz
* Hitzaldia: Martxelo Otamendi
* Joxe Iriarte 04
* Euskarari Play!
* Literaturak dakarrena 04 Iban Zaldua
* Literaturak Dakarrena 04 Olasagarre
* Literaturak dakarrena 04 Kirmen Uribe
* Guay 2004
* Bertsoafaria Lujanbio-Irazu

* Ipuin lehiaketa 2009. Deialdia. (09/04/20)

Argazkia Haunditu

Kima Euskara Taldeak bosgarren urtez jarraian euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa antolatu du. Iazko berrikuntza maila bakarretik bi mailetara pasatzea izan bazen, aurtengo deialdiak bi berrikuntza ditu. Aurrenekoa, Altsasu, eta Sakanako, euskaltegietako ikasleekin batera Sakanako mintzakide programako partaideek ere parte hartu dezaketela (B eta C mailetan). Bigarren berrikuntza, lehiaketari hirugarren maila bat gehitzea da. C mailan ipuinen audio grabaketak lehiatuko dira eta www.altsasukokima.com web orrian izanen dira entzungai.

 

Kima Euskara Taldetik euskara ikasten, alfabetatzen edo mintza-praktika taldeetan ari direnei parte hartzera animatu nahi ditugu, maila bakoitzeko sari eder bana eskuratzeko aukera izanen dute eta. A eta B mailetako ipuin onenarendako: 75 euroko txartela Arkatz liburu-dendan gastatzeko. C mailako onenak, berriz, Kimak emandako sari ederra jasoko du.  

 

Kima Euskara Taldeak euskaltegietako euskara ikasleendako ipuin lehiaketa antolatzean asmo bikoitza du: euskalduntzen ari diren pertsonei ikasitakoa erakusteko bide bat eskaintzea da arrazoietako bat. Hau da, ikasitakoa klasetik kanpo erakutsi dezatela. Ipuin lehiaketa antolatzeko Kima Euskara Taldearen beste arrazoia da euskara ikasteko konpromisoa hartu duten altsasuar, eta sakandar, guztien ahalegina nabarmendu nahi izatea. Ahalegin hori egin duten eta egiten ari diren guztiak zoriondu beharrean gaude.

 

Lehiaketaren aurreko lau edizioetara 43 ipuin aurkeztu ziren. Horiek guztiak Kima Euskara Taldearen web orrian jasoak daude, baita haietako bederatziren audio grabazioak ere. Haiek irakurtzera eta entzutera gonbidatzen zaituztegu.

 

Kima Euskara Taldeak antolatu du lehiaketa, Altsasuko Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin, baita Arkatz liburu-dendaren laguntzaz ere.

 

Altsasun, 2009ko apirilaren 20an

Kima, Euskara Taldea

www.altsasukokima.com

 

 

Laguntzaileak:

Arkartz liburu-denda, Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatea

 

 

Oharra:

Oinarriak

 

 

Lehena

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Altsasuko, edo Sakanako, edozein pertsonak parte hartu dezake. Baita eremu bereko mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

 

Bigarrena

Hiru maila ditu lehiaketak. A mailan 3. urratsera bitarteko ikasleek parte hartu dezakete. B mailan, aldiz, 4. urratsetik gorako ikasle guztiek. C maila lehiaketara aurkeztutako ipuinen audioendako da. Azken bi maila horietan Mintzakideek parte hartu dezakete.

 

Hirugarrena

A mailan, banaka edo taldeka, egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. B mailan lanak banakoenak eta, gehienez ere, hirukoteena izanen dira. Jakina, euskaraz idatziak. Lanen luzera norberaren esku dago. C mailan aurreko irizpideak gorde behar dira, baina bakarkako lanen kasuan laguntzaileak onartuko dira.

 

Laugarrena

Lehiaketa aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira. Bestela bertan behera geldituko da.

 

Bosgarrena

Testuak argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izanen dira. Beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabea izan behar du ipuinak.

 

Seigarrena

Irainak, sexismoa, arrazakeria, gorrotoa edo bestelako jarrerak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko, ezta oinarrizko eskubideren kontrako edukirik ere.

 

Zazpigarrena

Altsasuri buruzko erreferentzia(k) sartzea ezinbestekoa da, paisaiak direla, tokiak direla…

 

Zortzigarrena

Ipuin bakoitzaren bi kopi idatzi eta beste bat disketean edo cd-an aurkeztuko dira lehiaketara. Azken euskarri horretan narrazioaren grabaketa gehituko da. Espazio bikoitzean mekanografiatua egon beharko du. Ipuina eta disketea edo cd-a gutunazal itxi baten barruan sarturik eta izenorde batekin, euskaltegian aurkeztuko da. Aipatu gutunazalaren barruan beste gutunazal itxi bat sartuko da eta bertan egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea eta euskara maila edo urratsa.

 

Bederatzigarrena

Kima, Altsasuko Euskara Taldeak izendatuko du epaimahaia.

 

Hamargarrena

Hainbat irizpide finkatu dira saritu beharreko testuak aukeratzeko: originaltasuna, sormena, mailari dagokion euskara. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da. Lanak maiatzaren 7ra arte aurkeztu daitezke. Sari banaketa maiatzaren 14an eginen da Iortia kultur gunean.

 

Hamaikagarrena

Aurkeztutako lanak Kima Euskara Taldearen esku geldituko dira. Publikatzeko aukera gordeko du.

 

Hamabigarrena

A eta B mailan sari eder bana izanen da: Arkatz liburu-dendan 75 euro gastatzeko txartela. C mailako lanik onenak Kimak emandako saria jasoko du.

 

Hamahirugarrena

Lehiaketan parte hartzeak berarekin oinarriak onartzea dakar.

 

 


Kima Euskara Taldea | Gure Etxea Eraikina - Foruen Plaza - 31800 Altsasu (Nafarroa)
Castellano | Diseño de páginas web