|
* Euskarazko liburuen truke azoka, aurkezpena (10/04/14)
Liburu egunarekin batera aurreko hiru urteetan Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena bultzatu du Kima euskara taldeak. Aurten hura ez eskaintzea eta beste proposamen bat egitea egoki jo du Kimak. Ohar honen bidez Kimak euskarazko liburuen truke azoka aurkeztu nahi du. Altsasun euskarazko irakur zaletasunari bultzada eman asmoz sortu den ekimena da liburuen truke azoka. Gainera, inolako kosturik gabe euskarazko liburuez gozatzeko aukera aparta da. Kimaren asmoa aurrera eramateko ezinbestekoa izanen da altsasuarren parte hartzea. Haiei zera eskatzen diegu haien apalategi eta liburutegietan begiratzea. Euskarazko liburuen artean bat (edo nahi dituzten guztiak) aukera ditzatela. Truke azokarako liburua(k) aukeratu ondoren haiek honako tokietara eraman beharko dira: Iortia kultur gunera, Itsasi euskaltegira, LHko institutura eta Zelandi eskola publikora. Han liburua eman eta trukean txartel bat jasoko du emaileak. Berdin da zenbat liburu ematen diren, beti txartel bakarra jasoko da. Liburuak hilaren apirilaren 23ko eguerdira arte jasoko dira. Euskarazko liburuen truke azoka apirilaren 25ean, domekan, izanen da, Foruen plazan 12:00etatik 14:00etara, (eguraldiak laguntzen ez badu, Iortia kultur guneko ezkaratzean). Altsasuarrek emandako liburu guztiak mahaitan ikusgai egonen dira. Guztien artean arakatu eta gogoko liburua opatu ondoren truke txartela eman eta liburua etxera eramateko aukera izanen da. Argi izan txartelak liburu bat eramateko aukera ematen duela, nahiz eta aurretik liburu gehiago eman. Despeditu aurretik euskarazko liburuen truke azoka posible egin dutenak eskertu nahi ditugu: Altsasuko Udala, Sakanako AEK, LHko institutua, Zelandi eskola publikoa, Sagrado Corazon Ikastetxea, Iñigo Aritza Ikastola, Altsasu aldeko Gizarte Zerbitzuak eta Sakanako Mankomunitatea Immigrazio Zerbitzua. Elkar ikusiko dugulakoan, adeitasunez agurtzen da Altsasun, 2010ko apirilaren 13an Kima euskara taldea www.altsasukokima.com Laguntzaileak: Sakanako AEK, LHko institutua, Zelandi eskola publikoa, Sagrado Corazon Ikastetxea, Iñigo Aritza Ikastola, Altsasuko Udala, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua, Altsasu aldeko Gizarte Zerbitzuak.
|