Berriak

* Kantaitan Altsasuko Festetan
* Euskaraz bizi nahi dut kamisetak salgai
* Mugarik Gabeko Telebista, 559.759 sinadura.
* Iparraldeko ikastolak egoera larrian
* Batixabi. 29. jokaldia. Sarituak.
* Euskarazko piropoen V. lehiaketa. Sarituak.
* Botanika ibilbideak. Bigarrena
* 29. batixabi. aurkezpena
* Euskaltegietako ikasleendako ipuin lehiaketako sarituak
* Euskarazko piropoen V. lehiaketaren deialdia
* Testu bazka. Maiatzeko saioa.
* Sakanako euskaltzaleak maiatzaren 15eko manifestazioaren alde
* Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea
* Euskarari zor zaiona Altsasu! 2010
* Euskarazko liburuen truke azoka, balorazioa
* Botanika ibilbideak. Berriro bueltan
* Testu bazka. Apirileko saioa.
* Euskarazko liburuen truke azoka, aurkezpena
* Altsasu Xaloa telebistan
* Batixabi. 28. jokaldia. Sarituak.
* Testu bazka. Martxoko saioa
* Batixabi. 28. jokaldia martxan
* Batixabi. 27. jokaldia. Sarituak.
* Gure pankarta desagertu egin da
* Mugarik Gabeko Telebista kanpaina. Azken egunak
* Testu bazka. Otsaileko saioa.
* Komiki lehiaketa. Sarituen zerrenda zuzenduta.
* Inauterietan ere euskaraz
* Komiki mutua lehiaketa. Sarituak
* Komiki mutua lehiaketa. Erakusketa eta sari banaketa.
* Batixabi. 27. jokaldia.
* Santa Agedan, EUSKARA PLAZARA!
* Mugarik Gabeko Telebista kanpaina Altsasun
* EUSKARA ELKARTEEN HAUSNARKETA
* Komiki mutua lehiaketa. Deialdia
* Parte hartzea goraka
* Testu bazka. Ilbeltzeko saioa
* Batixabi. 26. jokaldia. Sarituak.
* Euskarak Altsasun egindako ibilbidea
* Bertsoberriz Altsasun 2009. Bertso saioaren balorazioa
* Bertsoberriz Altsasun 2009. Bertso saioa.
* Liburu aurkezpena
* Bertsoberriz Altsasun 09. Bertso tailerraren aurkezpena.
* Batixabi. 25. jokaldia. Sarituak
* Bertsoberriz Altsasun 09. Bertsound systema, balorazioa
*Bertsound systema, aurkezpena. Bertsoberriz Altsasun 09.
* Bertsoberriz Altsasun 09. Bertso saioaren martxaz
* Testu bazka. Lastaileko saioa
* Batixabi. 25 jokaldia.
* Bertsoberriz 09. Aurkezpena.
* Batzar irekia
* Kantu afari ederra izan zen
* Kantu afaria Altsasuko festetan
* Ipuin lehiaketa Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatuta
* Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren akabera
* Kimaren kamixetak
* Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina aurrera doa
* 24. batixabi. Sarituak.
* Euskarazko piropoen IV. lehiaketa. Sarituak.
* Euskarari, zor zaiona
* Balia zaitez Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaz
* Euskaraz seguruago
* Alberto Barandiarenen liburu aurkezpena
* 3. botanika ibilbidea. Aurkezpena
* II. Botanika ibilbidea. Balorazioa.
* Euskarazko piropoen IV. lehiaketaren deialdia
* Alberto Barandiaran. Postkronika liburuaren aurkezpena
* Sakandarren eguna 2009
* Botanika Ibilbidea II
* Testu bazka. Maiatzeko saioa
* Ipuin lehiaketa 09. Saridunak
* Ipuin Lehiaketa 09. Sari banaketa eta Ipuin Kontalaria
* Botanika Ibilbideak I. Aurkezpena
* Batixabi 24. jokaldia martxan!!!!!
* Errenta aitorpena euskaraz!!!!!
* Hemen da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina
* Ipuin lehiaketa 2009. Deialdia.
* Testu bazka. Apirileko saioa
* Toponimia Ibilbidea VIII. Balorazioa
* 23. batixabi, sarituak.
* VIII. toponimia ibilbidea
* 23. batixabi, aurkezpena.
* Testu bazka. Martxoko saioa
* Batixabi. 22. jokaldia. Sarituak.
* Film laburren VI Zirkuitua
* .EUS Domeinua
* Egunkaria 6 urte itxita
* Komiki mutua lehiaketa. Sarituak.
* Gure web orrian gero eta bisitari gehiago
* Komiki mutua lehiaketa. Erakusketa eta sari banaketa.
* Batixabi. 22. jokaldia martxan
* ETB ikusteko TDTren bidez
* Testu bazka. Otsaileko saioa.
* Komiki mutua lehiaketa. Deialdia.
* Testu bazka. Ilbeltzeko saioa
* 22 ziurtagiri Altsasun
* Ipuinen audioak web orrian
* Batixabi. 21. jokaldiko sarituak
* Testu bazka. Abenduko saioa.
* Bertsoberriz Altsasun. Balorazioa.
* Bertsoberriz Altsasun. Hitzaldia.
* Batixabi. 21. jokaldia
* Bertsoberriz Altsasun. Bertso saioa
* Bertsoberriz Altsasun. Aurkezpena.
* Testu bazka. 2. saioa
* 20. Batixabi, sarituak
* Bertsoafari ederra izan genuen ferietan!!!!
* Kimak 5 urte!
* Bertsoafaria ferietako ostiralean !!!!!!
* Batixabi 20. jokaldia martxan
* 20. batixabiren aurkezpena, Txoborro magoaren emanaldian.
* Erakusketa
* Testu Bazka
* Ferietan Bertso Afaria !!!!!!!
* Euskalgintzak botako du Txupinazoa
* Jarri pilak!!!!!!
* 5 urte Egunkaria gabe
* IRAKURRI, GOZATU, OPARITU... ORAINDIK
* Euskarazko piropoen III. lehiaketa. Sarituak.
* Joxe Iriarte bertsopaper lehiaketa. Sarituak.
* Piropo III. lehiaketa. Sarituak erabakitzeko bidea.
* Batixabi 19. Erantzunak
* Piropo lehiaketa 2008
* Sakandarren Eguna 2008
* Argentinako euskara irakasle baten bizipenak
* Batixabi 19. jokoan
* Ipuin lehiaketa - Irabazleak
* 18. Batixabi, emaitzak
* Ipuin lehiaketa - Sari banaketa
* Irakurri, Gozatu, Oparitu
* Ipuin lehiaketa
* Esaera zaharren lehiaketa
* Film laburren zirkuitoa
* Lagun arteko hizkerarekin jolasean topaketa
* Batixabi 17. Erantzuna
* Euskarari Play Lehiaketa Bertan Behera
* Euskarari Play lehiaketa martxan
* Batixabi 17. prest!
* Batixabi 16. erantzunak.
* Toponimia Ibilbideak VII. Dermau II
* Egunkaria Aurrera!
* Joxe Iriarte Bertsopaper Lehiaketa
* Batixabi 16. jokaldia
* Lagunarteko hizkerarekin jolasean
* Batixabi 15. jokaldia - erantzunak
* Toponimia Ibilbideak VI - Laburpena
* Toponimia ibilbideak VI
* Batixabi 15. jokaldia
* Batixabiko 14. jojaldiaren erantzunak
* Batixabi 14. jokaldia
* Mintzakide
*Minutu bateko film laburren lehiaketa
*Jose Iriarte bertso paper lehiaketa
* Euskarazko minutu bateko film lehiaketa
* Ipuin lehiaketako sariak
* Batixabi 13. jokaldiaren sariak
* Piropo lehiaketa, saria eta publikoaren saria
* Toponimia Ibilbideak V
* Piropo lehiaketa deialdia
* Ipuin lehiaketa deialdia
* Pankarta berria!!
* Batixabi XIII jokoan
* Irakurri, Gozatu, Oparitu
* Toponimia ibilbideak IV - Laburpena
* Batixabi XII. Erantzunak
* Toponimia ibilaldiak IV
* Euskarari Play! saioa eta irabazleak
* Euskarari Play!
* Batixabieren 12. jokaldia
* Batixabi XI. erantzunak
* Batixabiren 11. jokaldia
* Batixabiko 10. jokaldiaren irabazleak
* Toponimia ibilaldi arrakastatsua
* Toponimia ibilaldiak III
* Batixabiko 10. jokaldia
* Joxe Iriarte Bertsopaper Lehiaketa 2006. Sariak.
* Jose Iriarte Zufiaurre “Ttotto” bertsolaria eta bere garaiko Altsasu
* Gure Irratiaren elkartasun deia
* Batixabi kinielako 9. jokaldiak baditu irabazleak
* sakandarren Udazkena 06
* Batixabi IX Jokaldia
* Joxe Iriarte Bertsopaper Lehiaketa 06
* Toponimia ibilaldiak II
* Batixabi kinielako 8. jokaldiak baditu irabazleak
*Toponimia ibilbideak
* Batixabi berriro martxan
* Etorkinak eta Euskara
* Eman izena bertso eskolan
* Bertso Afaria Altsasuko festetan!!!
* Lehiaketa: Euskarari kantatzen dioten kantuak
* Pankarta Desagertua
* Nafarroako Euskalkiak
* Batixabiko 7. jokaldiko erantzunak
* Ipuin lehiaketa 06
* Argazki digitala ikastaroaren kronika
* 7. Batixabia
* Bertso-Pilota arrakastatsua
* Piropo lehiaketaren onenak
* Bertso-pilota jaialdia
* Sakandarren Eguna 2006. Egitaraua
* Ikastaroak: Txalaparta, Argazki digitala, Masajea
* Deialdia Ipuin lehiaketa 06
* Piropo lehiaketa
* Mainamikirri sorginaren ipuina sarean
* Web orriaren aurkezpena
* Batixabiko 6. jokaldiko erantzunak
* 6. Batixabia
* Inauteriak 2006
* Santa Agedak
* Literaturak Dakarrena 05 Mendiguren
* Literaturak dakarrena 05 Barandiaran
* Literaturak dakarrena 05 Bidador
* Hitzaldia: DEMOak
* Bertsoafaria Peña-Mañukorta
* Euskara ahora
* Ipuin Lehiaketa 05
* Diapositiba emanaldia: Joxema Urrestarazu
* Hitzaldia: Kike Amonarriz
* Hitzaldia: Martxelo Otamendi
* Joxe Iriarte 04
* Euskarari Play!
* Literaturak dakarrena 04 Iban Zaldua
* Literaturak Dakarrena 04 Olasagarre
* Literaturak dakarrena 04 Kirmen Uribe
* Guay 2004
* Bertsoafaria Lujanbio-Irazu

* Sakanako euskaltzaleak maiatzaren 15eko manifestazioaren alde (10/05/12)

Argazkia Haunditu

Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea.
Euskal hiztun asko gara gaur egun  Nafarroan. Orain dela hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker: batzuek euskara ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskaraz hitz eginez edo euskararen aldeko ekimenak lagunduz. Euskararen transmisioa, poliki baina etenik gabe, hazten ari da Nafarroan. Euskara bizirik dago Nafarroan. Euskara biziberritzen ari da Nafarroan.

Ulertezina da Nafarroako Gobernua nola  ari den euskaldunon kontra. Modu bereziki bortitzean ari da azkenaldian. Euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz. Hezkuntza-sisteman euskara baztertuz. Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz, euskarazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz… Euskara ahal duten une eta gune guztietan itotzeko  ahalegin guztiak egiten ari da.

Nafarroan euskaraz bizitzea ezinezkoa da. Bigarren mailako herritar gisa tratatzen gaituzte euskaldunok. Euskal hiztunak behar ditu, ordea, Nafarroak, aniztasunak aberastu egiten baitu Nafarroa. Eta nafar gizartearen gehiengo zabalak ez du nahi ez hizkuntza bazterketarik, ez halako erasorik Nafarroan.

"Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" bermatzea nahi dugu, iparraldean eta hegoaldean. Gure haur eta gazteentzat, ikasketak euskaraz egiteko eskubidea. Euskara ikasi nahi duten herritar guztientzat, horretarako eskubidea. Salerosketak, publizitatea eta etiketak euskaraz jasotzeko eskubidea. Administrazioarekin euskaraz egiteko eskubidea. Euskarazko kultura-sormenaz gozatzeko eskubidea. Telebistaz, prentsaz, tokiko hedabideen bidez, irratiz zein internetez informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Kirola euskaraz egiteko eta aisia euskaraz gozatzeko eskubidea…

Horretarako, eta euskararen normalizaziora eramanen gaituzten baldintza berriak lortzeko, Nafar jendartearen babesa eta laguntza eskatzen dugu. Izan ere, gertatzen ari diren eraso larrien aurrean ez dugu geldi egoteko asmorik.  Baina ez hori bakarrik, uste sendoa dugu beste egoera batera eramango gaituzten oinarriak jartzeko gutariko bakoitzak, gizarte eragileok, norbanakook zeregin zehatzak ditugula.

Izan ere, demokrazian hain oinarrizkoa dirudien hori ez da posible gaur egun gure herrialdean. Eta egoera honek izen-abizen jakineko arduradunak ditu. Arduradun politikoak, kargu publikoak eta halako bidegabekerien aurrean beste alde batera begiratzen dutenak. Penagarria da Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako jarrera. Ez dago gauza tristeagorik bere herritarren kontra ari den Gobernu bat baino.
Euskaraz bizi nahi dugunok ez dugu egoera errazik izan aspaldi.  Hala ere, jakin dugu indarrak batu eta aurrera egiten. Hori da, hain justu, proposatzen duguna: batzea, eta aldarri egitea “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea ”.

Gezurra badirudi ere, oinarrizko eskubide bat aldarrikatzera atera behar dugu kalera. Ideologia guztietako Nafar guzti-guztiei egin nahi diegu manifestaziora etortzeko deia. Den-denei, eta, jakina, Nafarroan euskara bizirik nahi duten lagun guztiei.
Manifestazio honekin,  gauzak beste modu batera egin daitezkeela eta egin behar direla aldarrikatzera aterako gara. Gaur egun Nafar Gobernuak indarrean duen hizkuntza-politikak ez du euskara normalizatuko, ez ditu nafarren hizkuntza-eskubideak bermatzen. Gaur egun, Nafarroako Gobernuak bere herritarren kontra gobernatzen du, bidegabekeria handiagorik? Gaizki ari da, gaizki eta oker, Nafar Gobernua. Euskaraz bizi nahi dugu, bertakoa den hizkuntza erabiliz bizi nahi dugu, geure hizkuntzan bizi nahi dugu eta nahi hori ez da aldatuko. Dena errazagoa litzateke euskararen normalizaziorako pauso sendoak emango bagenitu, baina, beste estatus juridiko bat, beste politika bat, behar da horretarako.

Bigarren mailako herritarrak izan nahi ez dugulako, euskarak eta euskaldunok Nafarroan arnasa behar dugulako, eta gizalegezkoa delako, aldarri egin dezagun guztiok batera: “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea ”. Maiatzaren 15ean manifestazioa egingo dugu Iruñean hori aldarrikatzeko.


Kima Euskara Taldea | Gure Etxea Eraikina - Foruen Plaza - 31800 Altsasu (Nafarroa)
Castellano | Diseño de páginas web