|
* Iparraldeko ikastolak egoera larrian (10/07/13)
Zuberoa, Nafarroa Behera eta Lapurdin D eredua eskaintzen duten ikastetxe bakarrak dira ikastolak. Euskara ez da ofiziala iparraldean eta, horrek hainbat trabari aurre egitea ekartzen die. Iparraldeko ikastolen federazioa, Seaska, hala ere, ez dago geldi eta egitasmoak aurrera ateratzeko lana beltz egiten du. Iparraldeko ikastolen egoera, gaur egun ez da onena. Eusko Jaurlaritzarengandik jasotzen duten diru-laguntza murriztu egin da. Horri gehitu behar zaio aurtengo Iparraldeko ikastolen festan, Herri Urratsen, gertatutakoa: eguraldi kaxkarrak jendea etxean gerarazi zuen eta horrek diru sarrerak txikitu zituen. Herri Urratseko etekinekin Itsasun eta Lekornen (Lapurdi) ikastolak egin nahi zituen Seaskak. Baina aipatutako bi faktoreek ikastolen eraikuntza bera arriskuan jarri dute. Seaskak hala ere, azpiegitura premia gehiago ditu. Are gehiago urtetik urtera ikasleen kopuruak gora egiten duenean. Zuberoa, Nafarroa Behera eta Lapurdiko ikastolak laguntzeko bi kontu korronte zabaldu dituzte laguntza emateko: 3035-0059-82-0590731197. (Euskadiko Kutxako kontua) 2101-0045-97-0003310786. (Kutxako kontua) Gaiaren inguruan gehiago jakiteko hemen sakatu.
|