Euskarari kanta

Linguae Navarrorum Museum.
Euskalerrian euskaraz
Euskaldun berriaren balada
Guk euskaraz
Euskaraz jauntzi hadi eta haugi
Plazara
Bagare
Ama euskera gaixoa
Aitorren hizkuntz zaharra
Bai euskarari
Kontrapas
Munduari begiratzeko
Herria eta hizkuntza
Euskal euskaldunen balada
Euskaraz eta kitto
Sautrela
Sautrela (Gabriel Arestik moldatua)

Euskarari kantatzen dioten abestien bilduma osatzera goaz. Horretarako altsasuarren eta orria bisitatzen duten pertsona guztien laguntza eskatu nahi dugu. Euskara gaitzat duen kanta baten letra guztia aurkeztu behar diguzu. Kanta ezaguna edo sortu berria izan daiteke. Kantu ezaguna bada, jakinez gero, hura abesten duen egilea eta entzun daitekeen diskoaren izena ematea eskatzen dugu. Baita interpretea eta kantugilea pertsona bera ez direnean ere. Kanta sortu berria bada egilearen izen abizenak ematea eskertuko genuke.

Kantak altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidera bidali, Euskarari kanta erreferentzia mezuan jarriz. Mila esker kantu bilduma hau posible egiten laguntzeagatik.


Linguae Navarrorum Museum.
Fermin Muguruza. Diskoa: Irun meets Bristol Komunikazioa (06/07/12)

Ongi etorriak! harrera
Egitasmoa: museoa
Atlantidan: euskara
Lemoizko zentral zaharrean
Parke tematikoa
Helburu turistikoa
Sosa publikoa
Ez baita izango nahikoa
Agertu zuen
Eskuzabaltasuna
Sukaldari, kultur, kirol izen handiak bezala
Ongi etorriak! harrera
Egitasmoa: museoa
Atlantidan: euskara
Lemoizko zentral nuklearrean
Bidegune birtuala
Abentura intelektuala
Zibereskarmentuak
Ekintza interaktiboak
Proiekzioak
Liburu biziak
Hiper-errealitatearen sentsazioa
Ongi etorriak! harrera...
Geure azafaten irrifar globalizatuaz
Ukitze fisikorik ezin izango da
Gizon-emakumeak
Zoo baten kontzeptu berrian
Bere ingurunean
Giza elkarteen baimenaz
Bizi euskaraz
Kondar erara
Ezingo zaie autoktonoei eman jana
Ongi etorriak! harrera
Egitasmoa: museoa
Atlantidan: euskara
Lemoizko zentral nuklearrean
Afixak, musika
Toki enblematikoan
Etekin kulturalen iturburu, eskaintzaz
Ongi etorriak! harrera...


Euskalerrian euskaraz
Oskorri. Diskoa: Alemanian euskaraz (06/07/29)

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri azkara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?



Euskaldun berriaren balada
Oskorri (06/07/29)

Barakaldokoa naiz eta
daukat paro obrero
horregatik euskaltegira
noa ni egunero.
Euskaraz bazekien nire
bisabueloak edo
baina ni roillo hontaz
orain arte zero,
goizero, goizero
AEKan bezero,
batzuetan ero,
besteetan bero
baina ez dut milagro
handirik espero.

Goizean goiz hori behar dur
motibazio bila.
Euskara ez da ingelesa
baina ez dago hila,
egun askotan pensatzen dut
hau dela inutila,
Nik ez daukat kulparik
ez banaiz abila,
hau da hau makila,
aditz klase pila,
hitzak beste mila;
animo mutila
esaten dute baina
ez da hain fazila.

Ideia hau nire buruan
ez dakit noiz hasi zen
baina batzutan ez naiz hemen
gehiegi dibertitzen,
lau gauzak izen bat dute eta
gauza batek lau izen,
kokoteraino nago
klaseak aditzen
pegatak ipintzen
ta dirua biltzen ...
nola sartu nintzen
ez dut konprenitzen
lau on bat bilatzeko
ez badu serbitzen.



Guk euskaraz
Urko (06/07/29)

Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez?

Euskara putzu sakon 
eta ilun bat zen,
eta zuek denok
ur gazi bat 
atera zenuzten
handik nekez

Orain zuen birtutez
zuen indarrez
euskara
itsaso urdin
eta zabal 
bat izanen da
eta guria da.

Nik eta zuk
egin behar dugu
Euskal Herria
gure buru.
Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez?

Euskara putzu sakon 
eta ilun bat zen,
eta zuek denok
ur gazi bat 
atera zenuzten
handik nekez

Orain zuen birtutez
zuen indarrez
euskara
itsaso urdin
eta zabal 
bat izanen da
eta guria da.

Nik eta zuk
egin behar dugu
Euskal Herria
gure buru.



Euskaraz jauntzi hadi eta haugi
Skalariak (06/07/29)

Argi Handirik gabe,
bagare hameka
Gehienetan gabiltza
dudan ilunbeka
Gaur egun hemen dugu,
gurekin AEK
Euskaldunak agertu
ez ibil gordeka
Ta euskara erabil
ahoa beteka
Euskaraz jauntzi hadi
ta haugi lasterka

Euskara da batzuntzat,
hizkuntza lehena
Aiten aitek mendetan
zaindu daukutena
Beste batzuntzat aldiz
berreskurapena
Edo osoki ere
ikasi dutena
Zaindu dezagun zaindu
gurea den dena
Jauntzi hadi ta haugi
ez izan azkena.

Herri huntan gehienek
mintzatuz erdara
Maizenik gure euskara,
doa errekara
Euskararen beharra,
zabalduz plazara
Bultzada bat ematen
saiatuko gara
Elkarrekin joanez,
AEK egunera
Aekz jauntzi hadi
ta haugi Sarara.



Plazara
Pantxoa eta Peio (06/07/29)

Plazara, Euskara
plazara!
Euskaldun irakasle
eta ikasleok, dantzara!
Plazara , dantzara!
Geure herriaren
geroa bait gara!

Bai
arreba ta anai...
Guk ere herri bat
izan nahi!
Gure lurrak
laiatuz eta irauliz,
udaberriko
emaitzaren zai!
Herri jakintza nahi dugu,
eta jakintza herriarentzat nahi!

Plazara, Euskara
plazara!...

Ez
erderarik ez!
Euskadin sortu
giñanez!
Denok euskara
bakar bat nahi dugu!
Bizi giro ta
jakintza bidez,
mundu berri bat nahi dugu
herri bakoitzak beretik emanez!

Plazara, euskara
plazara!...




Bagare
Herrikoia (06/07/29)

Araban bagare
Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
Ta Bizkaian bagara
Baita ere, Lapurdi ta Nafarran.

Guziok gara eskualdun
guziok anaiak gara
Nahiz eta hitz ezberdinez
Bat bera dugu hizkera.

Bagare, bagera
Bagire, bagara
euskera askatzeko
oraintxe dugu aukera

Araban bagare...

Herri bat dugu
osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera,
bagire, bagara
Euskadi askatzeko
oraintxe dugu aukera.



Ama euskera gaixoa
Herrikoia (06/08/18)

Egun guztia zutzaz oldozten
igaroten det nik, ama,
eta arratsean ezin lo egin
hiltzera zoaz, hau lana.

Jaikitzen naiz, ba, laguntza bila,
laxterka pozik zugatik,
bainan alperrik nere amatxo
ia iltzera, gugatik.

Bular goxoa ase zenduan,
semea zaitu ukatzen,
hau oinazea ama maitea,
negarrez nago urtutzen.

Txikitandikan beti izan dizut
biotzeko nahitaouna,
horretxegatik ia galdudet
zugaitik osasuna.




Aitorren hizkuntz zaharra
Xiriako Andonegi (06/08/18)

Aitorren hizkuntz zaharra
nahi degu zabaldu,
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik ba degu,
euskaldunak euskeraz
hitz egin behar degu.

 

Zein hizkuntza ederra
euskera guria,
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia,
usai goxo dun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duan
hizketa garbia.

 

Etsaiak aurka dabil
euskeraren gaitik
lehen, orain eta beti
guztiz aspalditik
lurperatu nahi dikan
antzina-tzinatik
ez dute ori lortuko
inungo aldetik.

 

Euskera galdutzeko
ez dago beldurrik
munduan ez da sortu
hortaki indarrik
sasi jakintsu asko
dabiltza dudairi
asmo txarra hoiek ustia
dirade alperrik.

 

Gora euskera maitea
zoragarriena,
euskaldunen artean
maitagarriena,
Munduan sortu zanik
hizkuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskera.

 




Bai euskarari
Herrikoia (06/08/18)

Uso zuria, uso gorria

dantzan nabil suaren gain.
Uso gorria, uso zuria

Herriak Euskarari Bai.


Neure kabia daukat garretan,
neure umeak neure zain,
nago odoletan, garretan,
txinparta gainetan
neure umeak neure zain.

Uso zuria aurkitu dute

 hotzaz dardaraz erdi hila.
Uso gorria garretan dago

Euskal Herriaren bila.

Uso zuria lehengoa duzu,

uso gorria geroa
Euskal Herritik uso bakar bat

eguzki aldera doa.

Uso zuria, uso gorria...

 

...neure umeak neure zain.

San Juan loreak usaina dute

eta Herriek arima,
Euskal Herria euskara barik

irin gabeko ogia.

Euskal Herria euskara gabe

hegal gabeko usoa,
uso gaztea aidatu hadi,

eta eguzkiraino hoa.

Uso zuria, uso gorria...

...neure umeak neure zain.

 

ETA BAI, ETA BAI,
NIK EUSKARARI BAI TA BAI.
ETA BAI, ETA BAI,
GUK EUSKARARI BAI TA BAI


Kontrapas
Hitzak: Bernat Etxepare Musika: Xabier Lete (06/09/08)

Garaziko herria benedika dadila
Garaziko herria benedika dadila
Euskarari eman dio
behar zuen tornuia.

Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara!

Bertze jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien
orain dute porogatu
engainatu zirela.

Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara!

Bertzeak oro izan dira
bere goien gradora
orain hura iganen da
bertze ororen gainera.

Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara!

Oraindaino egon bahaiz
inprimatu gaberik,
hi engoiti ebiliren
mundu guztietatik.

Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara!




Munduari begiratzeko
Hitzak. Kirmen Uribe. Musika : M. Urdangarin (06/09/08)

Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarrekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.

 

Pagoak ukitzeko modu bat,
Azalak irakurtzeko modu bat,
Hego haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.

 

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
Zaharregia, txikiegia agian.

 

Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko modu bat,
amets egiteko modu bat.

 

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian,
agian.

 




Herria eta hizkuntza
Hitzak: Xalbador Musika: Mikel Laboa (06/09/08)

ragan egun batez, ostatu batean,
bi lagun ari ziren ez ta bai betean;
biak ziren euskaldun zintzoak ustean,
halere ezin adi elgarren artean;
entzuten egona naiz umore tristean.

Ez dut osorik hartu baten parabola,
erderaz mintzo baitzen, berak jakin nola:
gure herri maiteaz zuela axola,
hau, bere gain beharra, bertzen men dagola,
<>, frantsesez ziola.

Bertzea oldartu zen euskara garbian:
<Hori dugu bereixik guk Euskal Herrian,
Gainerakotan gaude bertzen negurrian;
frantses egina gira joan den aspaldian!>>

Bi gizon horietan, zugaitz onekoa
batek ondoa zuen, bertzeak ostoa;
gauza arraro hori ez dut gustokoa,
mendian bizi arren, dut ikustekoa
gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa.

Bat herria goratzen arrotz baten gisa,
arrotz nahiak berriz herriaren hitza;
gureak ja egin du, gaiten garbi mintza,
lainopean bezala galduak gabiltza
ez daizke bi nagusi batean zerbitza!

Elgarri direlakotz bi gizon jazarri,
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
erakatsi nahi dut nik puskak elgarri,
gure hizkuntza eta gure Euskal Herri
Konparatzen baititut izaite bateri.

Anai-arrebak entzun ene ahotsa:
izaite bat ez daike hezur utsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik bereixtean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hilotza.

Batzu herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hikuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.




Euskal euskaldunen balada
Hitzak: Jon Sarasua Musika: Oskorri (06/09/08)

Ikusten duzu karrikan

Euskara doa korrikan

Ez nabil ni bakarrikan

Gure kultura ondoa dago

Haritz nobleko barrikan

Bero naiz ni negu gorritan

Hizkuntzak ez du harrikan

Oskorrik ez du gorrikan

Ez eman guri harrikan

Entzuten duzu alboka

Hantxe naiz ni ukondora

Enziklopediak erosten ditut

Binaka eta plazoka

Gustatzen zait letra azopa

Erdarari erasoka

Aizkora zuzen jasota

Apurtuko dut nik soka

 

Ez da beltza bai nabarra

Ile luzeko kalparra

Mingaina elebakarra

Euskaraz elkar maitatzen dugu

Bera eme ni arra

Gozo kentzen dit sukarra

Kopetan tente adarra

Esnetan gainez aparra

Gora nire behi naparra.




Euskaraz eta kitto
Musika: Lin Ton Taun Hitzak: X. Amuriza (06/09/08)

Herri baten izate maila,
gorpu batentzako bihotza,
nortasun agiri dugu hizkuntza.

Euskeraren zapalkuntzak
behar du norbaiten laguntza
guztion artean aurrera bultza.

Zertarako dek gehio?
Euskeraz eta kitto!!
Zertarako dek gehio?
Euskeraz eta kitto!!

Espainiar edo frantsesak gu ez gera,
harro esan goizetik gauera.
Noizko bildu Euskaldun guztiok batera?

Gaurko egoera hauxe xelebrea da beraz.
Harritzen naiz guraso askoren joeraz.
Kalean gora Euskadi, etxean erderaz.

Hizkuntzak asko dira mundu zabalean,
bat behintzat gorde dezagun modu apalean,
amak erakutsia bere magalean.




Sautrela
Bernat Etxepare (06/09/08)

Euskara da kanpora, eta goazen oro dantzara!

O, euskara, lauda ezak Garaziko herria,

Zeren hantik uken baituk behar duian tornuia

Lehenago hi baihintzan lengoajetan azkena

Orai aldiz izanen hiz orotako lehena.

 

Euskaldunak mundu orotan preziatu ziraden

Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen

Zeren ezein skripturan erideiten ez baitzen

Orai dute ikasiren nola gauza ona zen.

Euskaldun den gizon orok altxa beza buruia

Ezi huien lengoajia izanen da floria

Printze eta jaun handiek orok haren galdia

Eskribatuz ahal balute ikasteko desira.

 

Desir hura konplitu du Garaziko naturak

Eta haren adiskide orai Bordelen denak

Lehen inprimitzalia euskararen hura da

Basko oro obligatu jagoitikoz hargana.

Etai lelori bai lelo leloa zarai leloa

Euskara da kanpora eta goazen oro dantzara.


Sautrela (Gabriel Arestik moldatua)
Musika: Oskorri (06/09/08)

Euskara da kanpora
eta goazen denok dantzara.
O Euskara lauda ezak
Garaziko herria,
zeren handik hartu baituk
behar huen grazia.
Lehenago hi baihintzen
hizkuntzarik azkena,
orain berriz izango haiz
guztietan lehena.
Euskaldunak edonondik
preziatu ziraden,
baina haien mintzaeraz
denak ziren burlatzen,
inongo liuruetan
eskribitzen ez baitzen;
orain ikasiko dute
nola gauza ona zen.
Euskalduna den guztiak
burua altza beza,
gorenean ikusiko baitu
bere hizkuntza.
Printze eta jaun guztiek
hura eskatzen dute,
paperetan ikusita
ikasi behar dute.
Gogo hori konplitu du
Garaziko gizonak
eta haren adiskide
Bordelen dagoenak.
Lehen inprimatzailea
euskararen hura da;
euskaldunak eskerturik
aurkitu behar gara.
Etai lelori bailelo
leloa zarai leloa!
Euskara da kanpora eta
goazen denok dantzara.





Kima Euskara Taldea | Gure Etxea Eraikina - Foruen Plaza - 31800 Altsasu (Nafarroa)
Castellano | Diseño de páginas web