Toponimia Ibilbideak

Kima Euskara Taldeak TOPONIMIA IBILBIDEAK antolatu ditu. Altsasun barna eginen diren ibilbide horiek herria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera emanen dute. Toponimiatik, hau da, tokien izenetatik, Altsasura hurbiltzeko modu ezberdin bat eskaini nahi du Kimak. Gure arbasoek bere ingurua nola eta zergatik izendatu zuten leku izen horiekin jakiteko aukera eskaini nahi dugu.

Altsasuko toponimiara hurbiltzeko saio horiek herrian baran egindako paseo baten bidez gauzatuko dira. Horregatik gonbitea luzatzen diegu toponimian interesa duten pertsonei eta baita familiei ere. Haurrek gurasoen laguntzaz Altsasu beste modu batera ezagutzeko aukera izanen baitute paseo horietan.

Hori bai, parte hartzeko ezinbestekoa da euskara jakitea, azalpenak hizkuntza horretan emanen baitira. Azalpenez gain, zenbait material ere jasoko dute parte hartzaileek; hala nola, leku-izenen inguruko informazioa, bitxikeriak, mapa kartografiko eta toponimikoa eta jolas moduko bat, hau da, Altsasuko argazki zaharren kromo batzuk ibilbideko orrian itsasteko.

Aurreko Ibilbideetan emandako materiala:




Kima Euskara Taldea | Gure Etxea Eraikina - Foruen Plaza - 31800 Altsasu (Nafarroa)
Castellano | Diseño de páginas web