Botanika Ibilbideak
 Kima Euskara Taldeak BOTANIKA IBILBIDEAK antolatu ditu eta horren berri
ematera gatoz. Udaberrian sartu garen honetan horretarako garai egokia
delakoan gaude. Altsasuko toponimoak ezagutzeko antolatu ditugun
ibilbideen esperientzia positiboa eta gero, gure herria hobe ezagutzeko
beste urrats bat ematea erabaki dugu. Toki izenak alde batera utzi eta
inguruan dugun landarediari erreparatuko diogu oraingoan.
Toponimia ibilbideen antzera, botanika ibilbideak ere
Altsasun barna eginen dira eta herria beste ikuspuntu
batetik ezagutzeko aukera emanen dute. Hau da, inguruan
ditugun hainbat landare eta zuhaitzen berri jasotzeko aukera aparta
izanen dira ibilaldiok: non sortzen diren, haiei buruzko xehetasunak eta
beste. Ibilbide bakoitzean bi ordu inguru emanen dugu, egoeren arabera
luzatu daitekeelarik. Herri gunetik gertu izanen dira.
Aurreko Ibilbideetan emandako materiala:
|