 |
|
|
Partehartzea eta Mailak
- Euskal koparako puntuagarria denez, EMFaren mendi lasterketa araudia beteko da.
- Nafarroako koparako puntuagarria denez, MEKNFaren mendi lasterketa araudia beteko da.
- Lasterketan 18 urtetik garakoek soilik parte har dezakete.
- Lasterketan parte hartzeko ez da beharrezkoa federatua izatea.
- Euskal Herriko kopan puntuatzeko derrigorrezkoa izanen da Euskadiko Federazioko edo Nafarroako federazioko lizentzia izatea.
- Nafarroako kopan puntuatzeko derrigorrezkoa izanen da Nafarroako Federazioko lizentzia izatea
- Gehienez 350 partehartzaile onartuko dira, izena ematen duten hurrenkeran, beti ere izena emateko orduan araudiak ezarritako baldintzak egoki bete badituzte.
- ABSOLUTO MUTILAK: 18 urtetik gora
- Azpikategoria beterano mutilak: 45 urtetik gora (barne)
- Azpikategoria sub 23 mutilak 21-23 urte bitartekoak (barne)
- Azpikategoria junior mutilak 18-20 urte bitartekoak (barne)
- ABSOLUTO NESKAK: 18 urtetik gora
- Azpikategoria beterano neskak: 40 urtetik gora (barne)
- Azpikategoria sub-23 neskak: 21-23 urte bitartekoak (barne)
- Azpikategoria junior neskak 18-20 urte bitartekoak (barne)
- Beterano mailako korrikalari batek Euskal mendi lasterketa kopan edo
Nafarroako mendi lasterketa kopan senior mailan puntuatu nahi badu,
antolatzaileei aurez abisatu beharko die.
- Sailkapen nagusian agertu nahi duen sub-23 korrikalariak, bere mailari uko egin
behar dio, antolakuntzari izena emateko orduan horrela adieraziz.
- Sailkapen nagusian agertu nahi duen junior korrikalariak, bere mailari uko egin
behar dio, antolakuntzari izena emateko orduan horrela adieraziz.
- Sailkapen nagusian agertu nahi duen junior korrikalariak, bere mailari uko egin
behar dio, antolakuntzari izena emateko orduan horrela adieraziz
- Kontuan hartuko den adina abenduaren 31an duena izango da.
|
|