Olatzagutia-Urbasa I. Mendi Lasterketa

 Ezaugarriak

Data: irailaren 26 larunbata
Ordua: 10:00
Lekua: Olatzagutiako kale nagusia

Urbasara igoera 7 edizio burutu ondoren, 2007an lasterketari ibilbide eta ezaugarri berriak gehitu nahi izan genizkion bi asmo nagusirekin, alde batetik mendizaletasuna sustatu eta hedatzea eta bestetik Olatzagutiako herria eta bere inguruak ezagutzera ematea. Aurreko bi urteetako arrakasta ikusirik eta asmo horiek berberak mantenduz antolatuko dugu aurten Olatzagutia-Urbasa III. Mendi lasterketa. Iaz bezala mendi lasterketen Euskal Koparako laugarren eta azken proba puntuagarria izanen da (Arratzu-Urdaibai, Kosta Trail, Zumaia-Deba-Zumaia eta Olatzagutia) eta baita ere Nafarroako Koparako (Bera, Lakuntza, Izaba, Uharte, Olatzagutia eta Etxarri-Aranatz).

Lasterketak Olaztiko kale nagusitik abiatu eta herria zeharkatu ondoren, lehenik Urbasako ipar gailurreriako punturik altuena joko du (Tontorraundi-1157m), zati hau delarik harkaitz arteko malda gogorrenak dituena. Hortik ekialderantz jarraitzen du eta Altsasuko portugainetik (1150m) pagadia zeharkatuz Morterutxo izeneko saroiraino jaisten da (890m). Puntu honetan Urbasako parke naturaleko Mendizaleen ibilbidearekin bat egin eta honi jarraituz Sakanako ikuspegi zoragarria duen Zelai handi izeneko parajeraino igoko da berriz (1113m), hortik mendebaldera iparraldeko malda zorrotzeko xendatik Bargagaineko gurutzeraino eta Altsasuko portugainetik berriz Morterutxora. Ordekan zehar Urbasako mendate muturreraino (885m) eta hortik gailurreriatik Entzia aldera Gainsoilera (1068) igo eta Ziordiko portugainetik pasatuz Ordotzeko putzuraino jaisteko. Hemendik aurrerakoa beheruntz suabean Jakusoro jo arte eta hortik berriz Urbasako portugaineraino. Aurrerakoa aldapa behera zorrotza bide zidorrean Olatzagutiaraino.

Helbide honetan ibilbideko mapa bat etiketatu dugu argazki eta iruzkinekin

Ibilbidea

Ibilbidearen argazkiak ikusi

Aldor Internet  aldor | internet diseinu eta web programazioa