Oinetakoak tipi-tapa

Nortzuk Gara

Tipi-Tapa Oinetakoak mota guztietako zapatak eskaintzen dizkie familiako kide guztiei, kalitate-prezio erlazio onenean. Bertan, goi mailako markak zein komertzialenak aurkituko dituzu.

Hogei urtetik gorako eskarmentua dugu zapaten salmentan. Horixe dugu bermerik onena urtean salgai jartzen ditugun bildumetan diseinu eta kolore berrienak eskaintzeko.

Gure bezeroen laguntzari esker, gure zapata-bildumetako oinetako, bota, kirol-zapatak eta osagarriak bat datoz garaiko gustuekin. Gainera, oso diseinu polita dute, kalitate oneneko materialarekin daude eginda eta oso erosoak dira. Eta hori guztia merkatuko prezio lehiakorrenetan!

Osagarriez gain, emakume, gizon, neskato eta mutikoentzako zapatak eta kirol-zapatak ditugu.

Gure historia:

  • 1984. Mari Paz Zapatilak denda zabaldu genuen Altsasun
  • 1989. Dendari izena aldatu eta Mari Paz Oinetakoak izena jarri genion.
  • 1991. Tipi-tapa Oinetakoak denda zabaldu genuen Donostian.
  • 2006. Tipi-Tapa Oinetakoak denda zabaldu genuen Altsasun.

Tipi-Tapa Oinetakoak - San Juan kalea 40 | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa. 948 563 357 | Castellano | Web diseinua