ibilbidea






Lasterketa Uharte-Arakil (471 m) herrian hasiko da eta Beriain mendiko gailurrean (1494 m) amaituko da.Irteera pilota leku ondoan kokatuko da eta hegoaldeko norabidea hartuko da "Itxesi" auzorantz. Itxesira iritsi bezain laster ezkerrera dagoen bidea hartu behar da, harizti batetik Autzasorobururaino (655 m, km. 2,2). Eta hemen hasten da lasterketako igoera gogorra, Beriainera doan betiko ibilbidetik, bidexka batetik eta pagoen itzalpean. Auntzaldapako mendi-bidea (925 m, km. 3,3) zeharkatuko dugu, bertan anoa-postua eta osasun-zerbitzua izanen direlarik, eta betiko ibilbidetik jarraituko dugu Berianeruntz.Zuhaiztitik atera baino pixka bat lehenago eskuinerantz doan bidea hartuko dugu, gailurreko zabalgunea baino lehen (1415 m, km. 4,5) dagoen azken aldapari aurre egiteko. Eta handik, mendebalderuntz, San Donatoko baselizara iritsiko gara, Beriaingo gailurrean, eta bertan helmuga egonen da.
Jeitsiera, lasterketatik kanpo, betiko ibilbidetik eginen da, hau da, Uharteko mendatetik (1386 m), parte-hartzaileei azken metrotan oztoporik ez egiteko. Eta Orduan bai gozatu ahal izango dutela, Sakanako paisaia zoragarriekin.

Beriain
aldor | internet diseinu eta web programazioa